WEB berde bat sortzeko praktika onak

Green butterfly - canon t2i"Green butterfly - canon t2i" by @Doug88888 is licensed under CC BY-NC-SA 2.0

Irudiko tximeleta bezala zure WEB orrialdea arina, ekologikoa eta ederra izatea nahi baduzu hona hemen zenbait aholku. Kontuan har itzazu zure WEB orrialdea diseinatzean, CO2 gutxiago isurtzen lagunduko duzu eta EKODISENUA aplikatzen ariko zara.

Proposatzen ditugun aholkuak oso sinpleak dira, hauetako batzuk jarraitzea nahikoa da gure WEB orrialdea optimizatzeko eta ekologikoagoa izateaz gain errendimendua hobetuko duela ere nabarituko duzu.


1- Diseinatzen

  • Minimalismoaren lagun egin zaitez

WEB honen diseinuan erreparatu baduzu, modu minimalistan eginda dagoela konturatuko zinen. Aholku hau jarraitu: soilik behar duzun hura erabili ezazu zure web orrialdean, beste guztia baztertu.

  • Aukeratu teknologia egokiena:

Gure kasuan https://datenstrom.se/yellow/ ari gara erabiltzen, azkarragoa eta sinplegoa delako. Eta HTML orrialde estatikoak sortuko dituelako. Gure ustez nahikoa da teknologia hau WEB orrialde informatibo hau sortzeko.

  • Aukeratu diseinu sinplea, argia eta sarea egokituta:

Sortu orrialde sinple bat, behar ez dituzun gauzak ez deskargatu/instalatu.

  • Baimendu historiako nabigazio azkarra:

    Orriak erabiltzerakoan, orrialde batetik bestera azkar joaten dena eta aurrera eta atzera joaten uzten duena. Nabigatzaileko atzerako botoia sakatzean ordenagailuko memorian dagoen orrialdearen kopia erakutsiko du eta ez du zerbitzarira eskaririk bideratuko.

  • Egokitutako bideoak/argazkiak ikusteko ingurunera.:

Ikusi nahi duzun bideoaren/argazkiaren arabera ordenagailura edo mugikorrera tamaina egokitu beharko duzu.


2- Garapena

  • Orrialde estatikoak erabili:

Web orrialde estatikoak normalean fitxategi sisteman fitxategi gisa gordetako HTML dokumentuak dira eta web zerbitzariak HTTP bidez eskuragarri jartzen ditu. Zerbitzariak hauek erakusteko ez du lan extrarik egin beharko, zuzenean emango dizkigu inolako programazio hizkuntza edo database erabili gabe.

  • Irudien tamaina egokitu:

Erabili tamaina ertain edo txikiko argazkia, webgune sinple eta erabilerraza izan dadin. Errosoluzio txikiak erabiltzea nahikoa da WEB bat sortzeko.


3- Ostatua

  • Aukeratu web ostalari "berdea":

Aukeratu webgune erabilerraza eta orrialdeetan zehar igarotzean azkar kargatzen dena eta ostalari berde batean kokatu ezazu, hauei ECOHOSTING izena hartzen dute.

  • Erabili elektrizitate "berdea":

Elektrizitate berdeak ingurumenari laguntzen dio, iturri berriztagarriek sortzen dutenez, gauza kutsagarrien kopurua zerora bihurtu dezake.

  • Instalatu soilik funtsezko osagaiak zerbitzarian:

Erabilgarriak ez diren gauzak, saiatu ez instalatzen/deskargatzen, orrialdean soberan dagoen guztia kendu: sliderrak, animazioak, pluginak...

            :                   BA AL ZENEKIEN:  
   `.       ;        .'
     `.  .-'''-.   .'                        " Batzuetan nahikoa da testuzko informazioa              
       ;'  __   _;'                            erabiltzea irudien ordez. Ezkerraldeko    
      /   '_    _`\                            irudian eguzki irripartsu bat ikus dezakezu.     
     |  _( a (  a  |                           Honi ASCII ART deitzen zaio, aspaldiko interneteko
'''''| (_)    >    |``````                     grafikoak ziren eta errekurtso gutxi konsumitzen zuten. "    
      \    \    / /
       `.   `--'.'
      .' `-,,,-' `.
    .'      :      `.  hjw
            :